Twitterreko euskal erabiltzaileek traola eta erabiltzaile-izenei kasu markak gehitzeko hainbat modu desberdin erabiltzen dituzte. Adibidez, #euskarabilduaren idatzi nahi badugu horrelakoak ikusten dira: #euskarabildua-ren #euskarabildua|ren #euskarabildua ren #euskarabilduaren #euskarabildua.ren Baina zergatik ez erabili #euskarabilduaren edo @euskarabilduaren, hori bada nahi duguna? Orain arte ezinezkoa zen baina iametza interaktiboan garatu dugun Chrome-rako gehigarriari esker orain posible da modu erraz batean hori egitea. Nola erabili: 1. Nahi duzun traola edo erabiltzaile-izena idatzi. 2. Chrome-ko goiko barrako botoia sakatu. 3. Kasu marka idatzi eta kitto!
You can Follow the below Step By Step procedure to install the datraolat Chrome Extension to your Chrome Web browser.
It is the datraolat Chrome extension download link you can download and install Chrome Browser.